lunes, 8 de febrero de 2010

Mikel Laboa

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.
Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazlearen ustez, tradizioa eta abangoardia uztartzen Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena moduko egileekin konparatu zuen.

Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio


Txoria-Txori
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...txoria nuen maite.

Izarren hautsa
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

Baga biga higa
Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
gerrena plat,Olio zopa
Kikili salda,Urrup edan edo klik...
ikimilikiliklik ...

Haika mutil
"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.
"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.
"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.
"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.
"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.
"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.

Oi Pello, Pello
Oi! Pello Pello logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero gero gero
irun ezan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta gero gero gero
Astalka zan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta gero gero gero
Harilka zan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta gero gero gero
jos ezan eta gero gero bai.
Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan ohera?
Argia dun eta, bihar bihar bihar
Argia dun eta, jinen iz bihar.

lunes, 1 de febrero de 2010

Generoak

Hauek dira folkaren generoak:

Tradiziozkoak:
NARRATIBA: Eresiak, Baladak.
LIRIKA: Kopla zaharrak, XVIII. mendeko kantu lirikoa.
DRAMATIKA: Marijesiak, artazuriketak, xaribariak, maskaradak.

Tradizioz ez datorrena:
LIRIKA: Euskal kantagintza berria. Bertsolaritza.
DRAMATIKA: pastoralak

Bertsolaritza:
Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da.

Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza

horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.
Xabier Amuriza


Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.

Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Bakoitzak osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke.

Bertsolari famatuetako batzuk: Xabier Amuriza, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Jon Maia

Amets Arzallus eta Maialen Lujambio